Aurreko Albisteak

Erakusketa barria Batzar Nagusietan: Aitana Camporen eta Jorge Gimenoren "Simbiosis"

Aitana Campo eta Jorge Gimeno EHU-ko Pintura masterreko ikasleen “Simbiosis” da Batzar Nagusien eta Arte Ederretako Fakultadearen erakusketa apustu barria, erakunde biek joan dan legealdian bultzatu eben lankidetzarako programatik sortua. Horren bitartez, etorkizun handiko gazteek leku egokia daukie hiriaren erdigunean euren sorkuntza lanak erakusteko. 16 artelanenk osotzen daben proiektu komuna urtarrilaren 23ra arte egongo da Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – beheko solairua), goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara, astelehenetik barikura; eta zapatuetan, eguerdiko 14:00ak arte. Sarrera librea izango da.

“Simbiosis” jolas ebokatzailea da, eta bertan, Jorgeren abstrakzinoa eta Aitanaren figurazinoa jarrera sortzaile, jakin-minerako jokaera, ordena eta fantasia beraren barruan uztartzen dira.

Aitanak nahiko gauza gatxa bilatzen dau erretratuan, nortasuna erakusten dan une zehatz hori jasotea, gizakiaren gorputzaren eta arimaren bilaketea. Beste batzuen bitartez, mundua eta bere existentzia bera ikusteko modua erakusten dau, beretzat ezagunak diran eta enkarguz egindako beste lan batzuetatik urrun dagoan familia giroko berotasuna emoten daben pertsonaiak erabiliz. Izan be, lan honetan, Aitanak, munduaren aurrean ia magiaz beteta adierazoteko gaitasuna dauen ahiztaren, lagunaren edo maiteminduta dagoan pertsonaren emozinoagaz margotzen dau.

Jorgeren lanak hainbat zalantza pertsonaletik sortzen dira, bere bizipenak, eta formaltasun falta eta espresionismo abstraktuan inspiratutako obra libreagorantz bideratuta dagoan pinturan izandako jardunbidea dirala eta. Hainbat ehundura nahasten dituen bere lanek biziz, jolasez eta kolorez betetako lana islatzen dauen moltso abstraktua erakusten dabe.

Lotutako artxiboak: