Aurreko Albisteak

Onartu dira Bizkaiko 2011. urterako aurrekontuak

Gernikan egindako Osoko Batzar baten irudia

Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontu orokorrak onartu egin dira Gernikako Batzarretxean abenduaren 28an izaniko Osoko Batzarrean. Euzko Abertzaleak Taldearen aldeko botoakaz eta Socialistas Vascos Taldearen abstentzinoakaz onartu dira. Enparaduko Taldeek aurkako botoa emon eutsien 7.662 milioi euroko aurrekontu horri. Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkide-Taldeek euren jarrerea aldezteko eztabaidea aldeko eta aurkako txanda binatan izan ondoren egin ziran bozketak, Aldundiaren Sailez Sail, eta Sail guztien aurrekontuak onartu egin ziran Euzko Abertzaleak Taldearen aldeko botoakaz eta Socialistas Vascos Taldearen abstentzinoakaz. Hamar Sailei buruzko bozketen ostean, testu artikulatuaren bozketea egin zan eta emaitza berbera lortu eban. Hurrengo aurrekontua izango dau Bizkaiko Foru Aldundiaren sail bakotxak 2011. urterako: - Ahaldun Nagusiaren Kabineteak, 16.239.632 euro. - Nekazaritza Sailak, 54.711.776 euro. - Gizarte Ekintza Sailak, 732.573.514 euro. - Kultura Sailak, 77.029.237 euro. - Ogasun eta Finantzetako Sailak, 147.520.670 euro. - Herri Lanetako Sailak, 208.133.904 euro - Udal Harreman eta Herri Administrazinoko Sailak, 87.633.044 euro. - Ekonomi Sustapeneko Sailak, 74.064.360 euro. - Ingurumen Sailak, 93.962.181 euro. - Hirigintza eta Garraio Sailak, 172.850.497 euro.