Aurreko Albisteak

604 zuzenketa-eske aurkeztu jakoz Bizkaiko 2010. urteko Aurrekontuen Proiektuari

Batzar Nagusia Gernikan

Bizkaiko Batzar Nagusietako Taldeek guztira 604 zuzenketa-eske aurkeztu deutsiez Bizkaiko Lurralde Historikoko 2011. urteko Aurrekontuen Proiektuari. Proiektua bideraketan dago Bizkaiko Batzar Nagusietan. Zuzenketa-eskeetariko 5ek (Talde Popularrak, Ezker Batua-Berdeak Taldeak eta Talde Bereziko Aralar, ANV eta Alternativak aurkezturikoak) Aurrekontuak Foru Aldundira itzultzea eskatzen dabe.

Batzarkide-Talde bakotxak hurrengo zuzenketa kopurua aurkeztu dau: Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ) 3 zatizko zuzenketa-eske, Socialistas Vascos Taldeak (PSE-EE) 15 zuzenketa-eske, Bizkaiko Talde Popularrak (PP) 294 zuzenketa-eske, eurotariko bat Aurrekontuaren, osotasunari buruzkoa eta beste 4 Sailei buruzkoak: Ahaldun Nagusiaren Kabineteari, Nekazaritza Sailari eta Ingurumen Sailari (biei batera) eta Hirigintza eta Garraio Sailari (2). Ezker Batuak (EB-Berdeak Taldeak) 26 zuzenketa-eske eta Talde Bereziak (EAE-ANV, Aralar, EA eta Alternatiba alderdiek osatuta dago) guztira 266 zuzenketa-eske aurkeztu ditue.

Zuzenketak aurkezteko epea azaroaren 29an amaitu zan. Horren ostean, Batzar Nagusietako Mahaiak zuzenketok aztertu eta ikusiko dau zeintzuk diran osotasunezko zuzenketa-eskeak. Hatakotzat jotako zuzenketei buruzko Osoko Batzarra egingo da, eta horren ostean, zatizko zuzenketa-eskeez eztabaidatzeko batzarrak izango dira Ogasun eta Finantzetako Batzordean. Batzorde-batzarrok egin ostean geratu daitezan zuzenketez eztabaidatzekoa izango da Aurrekontuei buruzko azken Osoko Batzarra.

Lotutako artxiboak: