Aurreko Albisteak

Gernikako Aretx barria sartzeko erakunde-ekitaldia

2005eko otsailaren 25an izan zan Gernikako Aretx barria sartzeko erakunde-ekitaldia (aurreko Aretxa 2004ko uztailaren 30an eratsi zan). Ospakizuna Gernikako batzarretxean izan zan eta, beste erakunde-ordezkari batzuen artean, bertan izan ziran Juan José Ibarretxe Lehendakaria, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria eta José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia.