Aurreko Albisteak

Bizkaiak Parisko atentatuak gaitzetsi ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur eguerdian Foru Jauregiaren aurrean bost minutuko kontzentrazino isil baterako dei egin dau, biktimen oroimenean eta Frantziar herriarenganako alkartasunean, igaro zan barikuko Pariseko atentatuak dirala-eta.

Bertan parte hartu dabe Jose María Iruarrizaga, Elena Unzueta, Isabel Sánchez Robles, Teresa Laespada, Lorea Bilbao eta Vicente Reyes diputatuek; Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak; Aldundiko beharginek, Bizkaiko Batzar Nagusietako batzordekideek, hainbat politikarik, eta herritar ugarik -ehun baino gehiago-.