Aurreko Albisteak

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK 2018-2028 ALDIRAKO BIZKAIKO GARRAIOAREN PLAN ESTRATEGIKOA EZTABAIDATZEKO BATZORDE BEREZIA SORTU DABE

  • Presidentea Iñaki Jerónimo Moreno (Euskal Sozialistak) izango da, presidenteordea Raúl Méndez Urigoitia (EH Bildu) eta Idazkaria Unai Lerma Mentxaka (Euzko Abertzaleak).

(Bilbon, 2022ko martiaren 8an). Bizkaiko Batzar Nagusiek 2018-2028ko Bizkaiko Garraioaren Plan Estrategikoa eztabaidatzeko batzorde berezia sortu dabe gaur. Hasieran Ana Otadui Biteri buru izan dauen bilkuran, batzordea Bizkaiko parlamentuan dagozan talde guztietako kideek osatu dabe.

Batzorde horren zeregina Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzak (BMA/AMB) eskatu eta Aldundiak 2021eko martiaren 29ko Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Batzordean aurkeztu eban dokumentua xehatzea izango da. Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek proponiduta, igazko garagarrilaren 14ko ohiko osoko batzarrak aho batez onartu eban batzordea sortzea.

Orain ia urtebete, Miguel Ángel Gómez Viar Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko foru diputatuak 500 orrialdeko dokumentua emon eutsen Batzarretako Taldeei, lurraldeko garraio publikoaren gaur egungo egoeraren diagnostikoa hiru ikuspegitatik egiteko: ekonomikoa, teknikoa eta juridikoa. Txostenak garraiobideen balizko gabeziak, gainjarteak edo bikoiztasunak aztertzen ditu.

Batzordearen lehenengo eginkizuna kideak aukeratzea izan da. Mahaiko presidentea Iñaki Jerónimo Moreno (Euskal Sozialistak) izango da, presidenteordea Raul Mendez Urigoitia (EH Bildu) eta Idazkaria Unai Lerma Mentxaka (Eusko Abertzaleak). Batzordea izango da hemendik aurrera kanpoko aholkularitza-enpresa batek egindako txostena eztabaidetako lan-egutegia ezarriko dauena. Legegintzaldi honetan sortutako lehenengo batzorde bereziko kideak honeek izango dira:

TALDE BEREZIA-PP BIZKAIA (TB-PPB)

Titularra: Eduardo Andrade Aurrecoechea

Ordezkoa: Esther Martínez Fernández

ELKARREKIN BIZKAIA TALDEA

Titularra: Emilio Lobato Pascual

Ordezkoa: Eva María Cabornero Alor

EUSKAL SOZIALISTAK TALDEA (ES)

Titularra: Iñaki Jerónimo Moreno (PRESIDENTEA)

Ordezkoa: Alberto Álvarez Castrejón

EH BILDU TALDEA (EHB)

Titularra: Raul Mendez Urigoitia (PRESIDENTEORDEA)

Ordezkoa: Zigor Isuskiza Arana

EUZKO ABERTZALEAK TALDEA (EA)

Titularra: Unai Lerma Mentxaka (IDAZKARIA)

Ordezkoa: Naia Landa Bilbao