Aurreko Albisteak

DONOSTIAK GERNIKAKO ARBOLEAREN BESTE OINORDEKO BAT DAUKA

(Donostia, 2022ko martxoaren 5a). Donostiako Udalak Gernikako Arbolearen beste oinordeko bat landatu dau urian, Araba parkean egin dan zeremonian. Eguerdiko 12:00etan egin dan ekitaldian, Eneko Goia alkatea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Eider Mendoza Gobernantza diputatua, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria eta udal taldeetako ordezkariak izan dira.

Udalak eskaerea egin eutsen Arbolea zaintzeko eta zabaltzeko ardurea daben Bizkaiko Batzar Nagusiei, 1906ko garagarrilaren 8an garai haretan Urumea pasealekuan Euskal Jaiak zirala-eta landatu zan oinordekoa berreskuratzeko. Garai berean pasealekuak Gernikako Arbola izena hartu eban. Oinordeko ha, 10 urte geroago hil zana, gaur egungo Araba parkean egon zan, pasealekuaren amaieran, eta han landatu da barriro.

Gernikako Arbolea euskaldunen sinbolorik unibersalena da. Bizkaiko Jaurerriko lehenengo Batzarrak hartzen ebazan haretxa, denporeagaz, herri baten eta erakunde batzuen iraupenaren sinbolo bihurtu zan, euskaldunek kolektibitate moduan ezagutu dituen gorabehera historikoen aurrean.