Aurreko Albisteak

GUATEMALAKO ERAKUNDEEK HERRIALDEAREN HONDAMEN DEMOKRATIKOKO EGOEREA EROAN DABE BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETARA

  • Erdialdeko Ameriketako herrialdeko gizarte zibileko ordezkariek, kazetariek eta giza eskubideen defendatzaileek Guatemalako Estaduaren aldetik jasaten daben errepresino eta kriminalizazino olatuaren inguruko kontakizuna eskeini dabe Bizkaiko Batzar Nagusietan

(Bilbon, 2022ko martiaren 1ean). Walter Cuc lizentziaduna, Guatemalako Irrati Eskolen Federazinoko zuzendari exekutiboa, eta Lucía Ixchiu eta Carlos Cano, Festivales Solidarios kolektiboaren sortzaileak, Bizkaiko Batzar Nagusietan izan dira gaur goizean bertako ordezkariakaz batzeko eta Guatemalak bizi dauen krisi demokratiko eta politikoaren inguruko testigantzak emoteko.

Guatemalako Estaduak kazetariei eta giza eskubideen defendatzaileei egiten deutsen eraso eta jazarpena da persona horreek mundu osoan ezagutarazoten ari diran salaketa publikoaren ardatza. Gaur emon daben informazino-berbaldian euren esperientziaren barri emon deutse Ana Otadui Biteri lehendakaria buru izan dauen Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkaritzari. Bilera horretan, Batzar Nagusietako taldeetako kideak be izan dira.