Aurreko Albisteak

Ana Otaduik Eskoziako Legebiltzarreko ordezkaritzea jaso dau Gernikako Batzarretxean

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, Euskadiko erakunde egiturea eta eskumenak ezagutzeko gure artean dagozan Eskoziako Legebiltzarreko diputaduen ordezkaritzea jaso dau gaur eguerdian. Ondo etorriko berba batzuk egin ostean, presidente andreak eurakaz egin dau Bizkaiko batzarretako egoitzatik egindako bisita gidaua. Beirategiaren gelea eta osoko bilkuren aretoa ezagutu ostean, eskoziarrek argazkia atara dabe Gernikako Arbolaren ondoan, Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatu aurretik.

Eskoziako Legebiltzarreko Ordezkaritzea Kenneth Gibson Eskoziako Legebiltzarreko Finantzetako Batzordeko Presidenteak eta Batzorde horretako kide diran Jim Johnstonek, Ross Burnsidek eta Richard Bakerrek osatu dabe. David Cameron Britainia Handiko Lehen Ministroak joan dan 2015eko urtarrilaren 22an Eskoziako autonomia zabaltzeko aurkeztu eban lege proiektuaren barruan, Eskoziako Legebiltzarreko Finantzetako Batzordeak beste Estadu batzuetan dagozan akordio fiskalak eta akordio horreen funtzionamendu praktikoa aztertzeko konpromisoa hartu eban. Hori dala eta, Eskoziako Legebiltzarreko Ordezkaritzako kideak Euskadin dagoz egun honeetan, Euskadiko arau fiskalak zuzenean ezagutzeko eta arau horreek jardunbidean zelan funtzionetan daben jakiteko, Estaduko Gobernuagaz dagoan erlazinoari jagokonez, batez be.