Aurreko Albisteak

Oroimenaren eguna

Lora eskaintza

Bizkaiko Batzar Nagusiek azaroaren 10eko Oroimenaren Egunagaz bat egin eta Batzar Berezia egin dabe Gernikako Batzarretxean. Batzar horretan omenaldia egin jake terrorismoaren biktimei. Batzarrari hasierea emoteko, Ana Madariaga Batzar Nagusietako Lehendakari andreak irakurri egin dau aurretiaz onarturik egoan adierazpena, Eusko Legebiltzarrean eta beste Batzar Nagusietan egin dan moduan.

Bizkai Lurraldean dokumentu horrek Batzar Nagusietako Talderik gehienen onespena jaso dau. Euzko Abertzaleak Taldeak, Socialistas Vascos Taldeak, Bizkaiko Talde Popularrak eta Ezker Batua-Berdeak Taldeak sinatu egun dabe sei puntuko adierazpen hori.

Batzar Nagusia eguerdiko hamabi eta erdietan hasi da. Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak euskeraz eta erderaz irakurri dau adierazpena. Horren ostean, Batzarkideek Batzar-Aretotik urten egin dabe eta Leiarpeko Aretora joan dira, terrorismoaren biktimei omenaldia egiteko. Behin leiarpeko aretoan egozala, umeen abesbatzak “Agur Jaunak” abestu dau eta mahai baten ganean oroigarritzat jarritako lora sortearen ondoan egoan kandelea isiotu dabe umeetariko bik.

Lotutako artxiboak: