Aurreko Albisteak

La Garrigako Societat Coral l´Aliançak "Els Segadors" eta "Gernikako Arbola" abestu ditu Gernikako Batzarretxera egin dauen bisitan

Gernikako Arbolak indar handiz sentidu ditu gaur La Garrigako Societat Coral l´Aliançaren ahots baxuak. Bartzelonan dagoan udalerriko abesbatza horretako 20 kidek baino gehiagok "Els Segadors" eta “Gernikako Arbola” abestu ditue, Ana Otadui Batzar Nagusietako presidentea adi egoala.

Bartzelonako probintzian dagoan uriak lotura estua dauka Euskadigaz, gerra zibilean euskal errefuxiatu asko jaso ebazanetik. Ongi etorria emoteko berbetan, Otaduik alderdi hori azpimarratu, eta “1937ko udan Euskadi jausi ostean Kataluniak euskal errefuxiatuei eskini eutsen harrerea” eskertu gura izan dau.

Bakotxak soberano izateko daukan borondateari “ezerk” trabarik jarri barik herri biek “askatasunean oinarritutako etorkizuna konpartidu daiela” opatu ostean, Otaduik Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatzera gonbidatu ditu Jordi Oliveras Societat Coraleko funtzinoetako presidentea eta Eduar Punil i Contrras zuzendaritza taldeko idazkaria.

Lotutako artxiboak: