Aurreko Albisteak

Argizaiola saria 2015

Urriaren 1etik 31ra, Batzar Nagusietako erakusketa aretoak (Hurtado de Amezaga kalea, 6), Euskadiko argazki lehiaketa beteranoetako batera, Argizaiola saria 2015era, aurkeztutako lanen aukeraketa jasoko du. Erakusketak Manu Barreiroren argazki irabazlea eta akzesitak (Eladio Aries eta Asier Garagarza) erakutsiko ditu, lehiaketara aurkeztutako beste argazki batzuekin batera. Erakusketa urriaren 14an inauguratuko da (19:30etan), eta irabazleak bertan egongo dira.

Bilbok bilboargazkiren bederatzigarren edizioa jasoko du urrian, profesional handien zortzi argazki erakusketarekin, hitzaldiekin eta tailerrekin. Bilboko Udalaren laguntza duen ekimena Euskal Herriko Argazkigintza Elkarteen Federazioak sustatu eta BBK Fundazioak babestu du.

Hiriko hainbat lekutan, Andoni Lubaki edo Agustín Sagasti euskal argazkilari ezagunen edo Yang Yueluan artista txinatar ospetsua edo naturako argazkilari handia den Pedro Javier Pascual bezalako artisten zortzi erakusketa bisitatu ahal izango dira. Leku horien artean Abando – Barrainkuako eta Burtsako udaltegiak daude.

Urriaren amaierara arte luzatuko den programak, gonbidatutako argazkilari guztien presentzia izango du, eta argazkilariek hitzaldiak eta tailerrak emango dituzte. Horrez gain, urriaren 25ean, 8 eta 13 urte arteko ikasleei zuzendutako ohiko argazki rallya ere egingo da.

Lotutako artxiboak: