Aurreko Albisteak

Batzar Nagusien alkartasun adierazpenak

Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkide-Talde guztiek hiru erakunde adierazpen batera aurkeztu eta onartu ebezan Gernikan urriaren 5ean izaniko Osoko Batzarrean. Adierazpenetako lehenengoan Batzar Nagusien alkartasuna eta babesa adierazo jaken Thyssenkrupp enpresako beharginei, erregulazino prozesuan dagozalako eta Alonsotegiko lantegia betiko itxiko jakelako. Beste adierazpen baten Sakineh Mohammadi Ashtiani-ren aurka Iraneko Errepublika Isalamiarrean jarritako zigorra konmutatzea eskatu zan eta, azkenik, hirugarren adierazpenean, babesa emon jakon Eusko Jaurlaritzari Uribe-Kosta-Butroi inguruko balio naturalei buruzko erizpena egiteko Euskal Herriko Unibertsitateari egin deutsan agindua dala-ta.

Lotutako artxiboak: