Aurreko Albisteak

Athletic-ek San Mames Barria zabalduko dau jendarentzat Batzar Nagusiek eskatuta

San Mames

Bizkaiko Batzar Nagusien Iraskunde-Batzordeak, 2013ko abenduaren 3an egindako bileran, ahobatez onartu eban ate edegien jardunaldiren bat egitea orduan inauguratu barri egoan San Mames Barria ikusteko modua izan dagien herritarrak. Arauz besteko proposamen baten bitartez, Batzar Nagusiek eskatu egiten eutsien Foru Aldundiari —San Mames Barria soziedadearen kide zanez— “egin beharrekoak egiteko” eskari hori gauzatu daiten. Ate edegien jardunaldi bi egingo dira, gaur eta bihar, eta hortxe egon da Batzar Nagusietako Lehendakaria, Ana Otadui.

San Mames Barria eregiteko erakundeen arteko alkarlana izan zan, batetik Athletic Cluba eta BBK eta bestetik administrazino publikoak, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia. Bost erakundeon artean San Mames Barria soziedadea eratu zan, horren helburu izanik XX. mendeko “Katedrala” izango zana bultzatu, finantziatu eta eregitea.

Batzordearen orduko bilera haretan Batzar Nagusietan ordezkatuta egozan batzarkide-talde guztiek (EAJ/PNV, EH Bildu, PSE-EE y PP) ulertu eben diru publikoagaz finantzatutako zelaia Bizkaiko gizarteari zabaldu beharra egoala noizbait. Athletic Clubak eguenean eta barikuan zabalduko ditu ateak goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara, gura dauenak zelaia ikusi eta oraintsu lortutako Superkoparen garaikurragaz argazkia egin ahal izan daian.