Aurreko Albisteak

GILLES MARTIN-RAGET, iralaren 3tik 11ra Batzar Nagusietan

Ana Otadui

“SAIL in Festival” deritxanaren II. edizinoa Batzar Nagusietan izango da aurten. Ekimen horrek belaontziaz itsasoan ibilteko artearen zabalkundea egitea dau helburu eta Bizkaiko legebatzarraren erakustaretoan izango da iralaren 3tik 11ra, Gilles Martin-Raget argazkilariaren lan zoragarria erakusteko.

Marseillan bizi dan argazkilaria, kazetaria eta idazlea da Gilles eta 30 urtetik gora daroaz zereginotan. Ganera, erregatista aditua da eta munduko probarik ospetsuenetan hartu dau parte. Haibat erregatatan argazkilari ofiziala izan da, eta Amerika Kopako 10 edizinotan ibili da argazkilari, besteak beste San Franziskon 2013an izan zan azken edizinoan, argazkilari ofizial moduan hain zuzen. Lan interesgarri horren zati bat egongo da ikusgai Batzar Nagusien erakustaretoan.


SAIL IN FESTIVAL

Irailaren 3tik 6ra arte Bilbo bela-munduaren erdigune bihurtuko da bigarren urtez segidan: nabigatzaile, estropadalari, abenturazale, komunikatzaile eta itsaso zaleen multzo zabal baten topagune izango da, belari buruzko nazioarteko edukirik onenekin. SAIL in Festival belaren kulturaren jaialdia da. Helburua belaz nabigatzearen artea sustatzea eta zabaltzea da.

Bigarren edizinoaren kartela Gilles Martin-Raget argazkilariaren lan bikainari dedikatua dago. Belamunduaren argazkilaririk ezagunenetako eta emankorrenetako bat dogu bera. Karteleko irudia oso iradokitzailea da: XX. mendearen hasierako belaontzi baten irudia da, XXI. mendeko itsasoetan barrena nabigatzen. Argazkilaria mundu guztian ezaguna izatea egin dauen lanaren zati bat Batzar Nagusien erakustaretoan ikusi ahal izango da.

Ganera, SAIL in Festival hori aukera paregabea da hemen belaren modalitate guztiei buruzko dokumental, film eta film labur onenen sorta bat ikusteko. Istorioen protagonistekin egoteko eta nabigatzaile mitikoekin, estropadalari handiekin eta itsasoan zehar dabiltzan abenturazaleekin hitz egiteko aukera eskainiko da.

Egitarau osoa ikusteko: www.sailinfestival.com