Aurreko Albisteak

Bizkaiko Batzar Nagusietako zortzi batzorde arruntetako bakotxean 15 batzordekide izango dira

batzordea

Gaur goizean izandako batzarrean, aho batez, Taldeburuen Batzarrak on eretxia emon deutso batzorde arrunten kopurua, izena eta eskumenen eremua dirala-ta Mahaiak egindako proposamenari. Batzorde arruntetan arloz arlo eztabaidatzen dira foru legebatzarraren eskumenen barruan dagozan gaiak. Bizkaiko Batzar Nagusien X. agintaldi honetan zortzi batzorde arrunt egongo dira, eta bakotxean 15 batzordekide izango dira. Batzorde arruntez ganera, beste hiru batzorde iraunkor dagoz, Araudiak agindutakoaren arabera.

Batzar Nagusietan dagozan bost batzarkide-taldeek hilaren 21era arte, datorren martitzenera arte, proposatu leikiez batzorde bakotxean izango dituen batzordekideak. Izapide horren ostean, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak seguruen uztailaren azken asterako egingo ditu batzorde horreek batzartzeko deiak, behin betikotasunez eratu daitezan.

Batzarkidearen Estatutuaren Batzordean izan ezik —horretan batzarkide-talde bakotxeko batzordekide bakarra izango da— beste batzorde guztietan batzordeburua, batzordeburuordea, idazkaria eta enparauko batzordekideak izango dira, talde bakotxak dauen batzarkide kopuruaren ereduan: Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ/PNV) 7 batzordekide, EH Bilduk 3, Euskal Sozialistek (PSE-EE) 2, Podemos Bizkaiak beste 2 eta Bizkaiko Talde Popularrak (PP) 1.

Honeexek dira batzorde arrunten izenak eta eskumen eremuak:

I. BATZORDEA- IRASKUNDEA, GOBERNAMENTU ONA ETA GARDENTASUNA
Eskumenak:
- Ahaldun Nagusia.
- Ahaldun Nagusiaren Kabinetea.
- Administrazinoa, zerbitzuak eta funtzino publikoa.
- Udal hartu-emonak.
- Larrialdien kudeaketea.
- Administrazinoaren modernizazinoa.
- Gobernamendu ona eta gardentasuna.
- Lurraldearen administrazino antolaketea.
- Erakunde garapena.

II. BATZORDEA – EKONOMIA ETA OGASUNEKO BATZORDEA
Eskumenak:
Aurrekontuak egitea eta onartzea.
Aurrekontu kudeaketearen kontrola eta jarraipena.
Aurrekontuaren eta Kontu Orokorraren kitapena.
Ondare araubidea eta kudeaketea.
Katastroa eta zerbitzuak.
Zerga araubidea eta kudeaketea.
Finantza araubidea.

III. BATZORDEA - EKONOMIAREN ETA LURRALDEAREN GARAPENERAKO BATZORDEA
Eskumenak:
Enpresen sustapena.
Ikerketa eta teknologia garapena.
Turismoaren sustapena.
Errepideak.
Herri lanak.
Lurraldearen garapena.

IV. BATZORDEA - EUSKERA ETA KULTURAKO BATZORDEA
Eskumenak:
Kultura ondarea.
Euskera.
Kulturearen hedapena.
Museoak eta liburutegiak.
Kirola.
Aisialdia eta astialdia.

V. BATZORDEA - IRAUNKORTASUNERAKO ETA INGURUNE NATURALERAKO BATZORDEA
Eskumenak:
Ingurumena.
Nekazaritza.
Abeltzaintza.
Basoak.
Landa azpiegiturak.

VI. BATZORDEA –GIZARTE EKINTZAKO BATZORDEA
Eskumenak:
Gizarte administrazinoa eta sustapena.
Autonomia pertsonala.
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea.
Bizkaiko Tutoretza Erakundea.

VII. BATZORDEA - ENPLEGU, GIZARTERATZE ETA BARDINTASUNERAKO BATZORDEA
Eskumenak:
Enplegua.
Gizarteratzea.
Bardintasuna eta garapenerako lankidetza

VIII. BATZORDEA - GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA LURRALDEAREN KOHESINORAKO BATZORDEA
Eskumenak:
Garraioak.
Urigintza.
Mugikortasuna eta lurraldearen kohesinoa.

Horreez ganera, hiru batzorde iraunkor izango ditue Batzar Nagusiek:

IX. BATZORDEA – BATZARKIDEAREN ESTATUTUAREN BATZORDEA
Eskumenak: Araudiak emoten deutsazanak.

X. BATZORDEA – ARAUDI ETA JAURBIDERAKO BATZORDEA
Eskumenak: Araudiak emoten deutsazanak.

XI. BATZORDEA – ESKAERETARAKO ETA HERRITARRAKAZKO HARTU-EMONETARAKO BATZORDEA
Eskumenak: Araudiak emoten deutsazanak.