Aurreko Albisteak

ALDE Europako Legebiltzarkide-Taldearen bisitea Gernikara

Talde-argazkia Gernikako Arbolearen ondoan

Europaren aldeko Liberal eta Demokraten Aliantza (ALDE) izeneko Legebiltzarkide-Taldea osatzen daben 84 eurolegebiltzakideetariko 50 inguru egon ziran ekainaren 29an Gernikako Batzarretxean, 2010eko azken seihilabeterako izango daben estrategia politikoa aztertzeko Bilbon euki daben bilerea zala-ta.

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari andreak egin eutsan harrerea ALDE Taldearen Taldeburu dan Guy Verhofstadt eurolegebiltzarkide belgiarra buru eban Taldeari Gernikako Arbolearen ondoan. Batzar Nagusietako Lehendakariak gogoratu egin eutsen bertaratutakoei Gernika ikurra dala Euskal Herriarentzat, baita Europako legebiltzarrik zaharrenetariko egoitza dala be, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza hain zuzen. Era berean, egoera eta estrategia politikoan asmatzeko animoak emon eutsezan, ikusita gaur eguneko ekonomi egoera korapilatsua, eta Europa osatzen daben herri guztien etorkizunaren berme izan behar dauen Europaren ideia bultzatzen jarraitu dagiela eskatu eutsen.