Aurreko Albisteak

Argitaratu dira maiatzaren 24ko foru-hauteskundeetara aurkeztu diran hautagai-zerrendak

papeletas electorales

Bilbon, 2015eko apirilaren 28an

Maiatzaren 24ko udal eta foru-hauteskundeetara aurkeztu diran hautagai-zerrendak argitaraturik dagoz lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan. Bizkaian guztira 42 hautagai-zerrenda aurkeztu dira Batzar Nagusietarako lau barrutietan (Bilbo, Enkarterri, Durango-Arratia eta Busturia-Uribe).

Hiru euskal uriburuetatik Gasteizen dago hautagai-zerrendarik gehien, hamahiru hain zuzen. Argitaratutako zerrendok —ikusitako edo salatutako irregulartasunak-eta zuzentzeko epea amaitutakoan— izango dira maiatzeko hauteskundeetara joango diranak. Bilbon hamaika zerrenda dagoz, eta Donostian bederatzi.

Hiru uriburuetara sei alderdi aurkeztu dira (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, UPyD eta Ciudadanos); Bilborako —eta Batzar Nagusietarako be— horreezaz ganera, honakoak aurkeztu dira: Partido Animalista Contra el Maltrato Animal, Udalberri Bilbao (Irabazi-Ganar-ek eta Podemos-ek osatutako hauteskunde-plataformea), alderdi Humanista, Ganemos eta VOX.

Durango-Arratiako hauteskunde-barrutirako zerrenda guztiok aurkezten dira, Cidudadanos-ena izan ezik. Enkarterrin ez dira aurkezten ez alderdi humanista ez animalista; bai ostera, Ikune eta Partido Comunista de los Pueblos de España. Busturia-Uriben Bilboko zerrenda berberak dagoz, alderdi humanistarena izan ezik.