Aurreko Albisteak

J.R. Publizitik irabazi dau "Bizkaia Milurtekorantz" lehiaketea

Taldekideak

Lehiaketearen irabazleak Carmelo Garitaonaindia, Ana Madariaga, J.A. Atuxta eta Ana Tellería lagun d

Asier Fernández de Arnaguiz, Imanol Ituiño, Egoitz Lopategi eta Nerea Casas-ek aurkeztutako lanak irabazi dau “Bizkaia Milurtekorantz” lehiaketea. EHUko ikasleok Joxerra Garzia irakasleak koordinaturik egon dira Bizkaiko Batzar Nagusiek elcorreo.com-en eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzagaz abiatuazotako lehiaketa horretan.

Sari banaketa ekitaldian izan ziran Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari andrea, María Goti elcorreo.com-eko kudeatzaile andrea eta Carmelo Garitaonaindia EHU Unibertsitateko Bizkaiko campuseko Errektoreordea.


Lehiaketa hau Bizkaiko Batzar Nagusientzat “erakundearen jarduna gazteengana hurreratzeko aukerea izan dala” adierazo eban Ana Madariagak. “Ekimen honen bitartez, gazteek erakundeau hobeto ezagutu eta Batzar Nagusien lanaz gehiago jakin dagien ahalegindu gara”.


Lehiaketaren ibilbidea hiru probak osatu dabe eta hasiera-hasieratik argi izan da lortu gura zan helburua, unibertsitateko gazteak Milurteko Adierazpeneko helburuetara hurbilarazotea hain zuzen. Adierazpen hori 189 estaduren ordezkariek sinatu eben 2000. urtean. Helburuok izan dira lehiaketa honen lehenengo edizino honetan parte hartu daben 43 taldeen lanaren ardatza.


Publiziti taldeak lortu dau azkenik sailkapen nagusian gailentzea, maila handia erakutsi dau-eta aurkeztu dituan hiru lanetan: “Corrección de la miopía sexista” izenburuko publizidade kanpaina, “Democracia, con todas las letras” dekalogoa eta “Alumbrando el futuro” bideolana.

Sari banaketa ekitaldi horretan be saria jaso eban Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako “Los Fruittis” taldeak, lehiaketako azken proban horrek lortu eban-eta puntuazinorik altuena. Natalia Doblas, Naiara Ramos, Leire Caballero, Eder Figal eta Jonathan Santos taldekideek ordenagailu eroangarri bana eroan eben, garapen iraunkorraz egindako bideoagaz irabazteagaitik.