Aurreko Albisteak

"Son Gokuren seme-alabak", talentu gazteen erakusketa barria Batzar Nagusietan

Bilbon, 2015eko otsailaren 5ean.

Unibertsitateko ikasleen lana erakusteko Batzar Nagusien eta UPV/EHUko Arte Eder Fakultatearen arteko lankidetzaren barruan, erakusketa barria prestatu da Jon Ander eta María García Benítez neba-arraben hamabi artelan. Unibertsitateko graduko ikasketen osagarri, bakotxaren ibilbideak bat egin dabe erakusketa-proiektu barrian. “Son Gokuren seme-alabak” izeneko erakusketea estilo ezbardinak dituen artista biren alkarriketea da, Akira Toriyama japoniarrak sortutako Dragon Ball manga edo komikiaren izena eta estetika “maileguan” hartuta, hip hop kulturearen haritik. Erakusketea Batzar Nagusien Erakusketa-Aretoan egongo zabalik otsailaren 28ra arte. Sarrerea doan izango da.

Jon Anderrek zurezko objektuak egiten ditu artisau eran, akabera dizdiratsua bilaturik, diseinuko objetuak balira lez. Bideojoketako elementuakazko alkarloturak ditue. Kolore indartsuak eta forma deigarriak eta jolasgarriak, diseinu hutsaren hoztasunaren eta eskuz egindako gauzen berotasunaren arteko lehian.

Mariak, bere aldetik, gaur eguneko gizartean irudiek daukien garrantziari erreparatzen deutso, taldearen ideietan dauken eragina aintzat izanda. Hip hop munduaren irudiak erabilten ditu, janzkeretan edo jarreretan oinarrituta. Mogimendu artistiko horretako estetika baliatzen dau mundu horretan murgiltzen diran piezak sortzeko. Materiale xumeak erabiltzen ditu, besteak beste zura, marmola emoten dauen plastiko itsasgarria, urrearen dizdira lortzeko spraia edota zerbait deigarri izateko, argia.

Lotutako artxiboak: