Aurreko Albisteak

BESTE URTE BATEZ NAZINOARTEKO "KULTURA ETA ETORKIZUNA" EZTABAIDEA EGINGO DA GERNIKAKO BATZAR ETXEAN EUSKADI ETA ESKOZIAKO IKASLEAKAZ

  • Bigarren urtez jarraian, Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakariak eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak harrera egin deutsee kultura eta etorkizuna izeneko nazinoarteko eztabaidaren bigarren edizinoan aurton parte hartu daben 10 ikastetxeetatik 5eri. Fair Saturday fundazinotik bultzatuta, gazteenen artean kulturaren inguruko gogoetea eta pentsamendu kritikoa sustatu gura da.

  • Nazinoarteko bokazinoan lagunduz, topaketa horren aurretik hainbat prestakuntza-tailer egin dira English Speaking Uni0n Scotland erakundeagaz. Ganera, Bizkaiko 4 ikastetxek hartu eben parte Eskoziako azkenengo eztabaidan, azaroaren 30ean (St Andrew's Day), online formatuan, Eskoziako zentro finalistakaz eta Eskoziako Parlamentuko kideakaz batera, azken hori epaimahaiko kide moduan.

(Gernikan, 2022eko urtarrilaren 21ean) Bigarren urtez jarraian, Euskadiko eta Eskoziako ikasleen ahotsak indarra hartu dau Gernikako Batzar Etxean. Fair Saturday Fundazinoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eskoziako Gobernuak sustatutako Nazinoarteko Kultura eta Etorkizuna Eskola Eztabaidaren II. Deialdiaren finala egin da Bizkaiko Parlamentuan. Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otaduik eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbaok egin deutsie harrerea ikasle taldeari.

Eztabaida horren helburua gazteek kulturak etorkizun garatuagoa, bidezkoagoa eta gizatiarragoa eregiteko dauen garrantziaren inguruko gogoetea egin daien sustatzea da, bai eta euren alkarrizketarako eta enpatia sozialerako trebetasunak sustatzea be, kontzientzia kritikoa zabalduz eta, oro har, etorkizunagazko eta, batez be, kulturagazko jarrera positiboa bultzatuz.

Fair Saturday fundazinoaren sortzaile Jordi Albaredaren eskutik argitaratu bako testu bereziak bultzatuta, bigarren edizino honetan Euskadiko 10 ikastetxetako ia 900 ikaslek euren ikasgeletan eztabaidatu eben Fair Saturdayren astean, igazko azaroaren amaieran. Bizi dogun egoera pandemikoa dala eta, azkenean 5 ikastetxe joan ahal izan dira Batzar Etxera euren gogoetak eta ondorioak azaltzeko eta partekatzeko: Botikazar institutua, Asi-Leku ikastola, Vizcaya Ikastetxea, Solokoetxe institutua eta Barrutialde institutua.

Ekimen honek, Bizkaia barruan ez ezik, Eskoziako lurraldeagaz be hartu-emonak estutu ditu, eztabaidaren aurreko astean ikasgeletan English Speaking Uni0n Scotlandek online prestetako hainbat tailer antolatu ebazan eta. Ganera, edizino honetan, nobedade moduan, Bizkaiko 4 ikastetxek parte hartu eben Eskoziako final ofizialean, azaroaren 30ean, Eskoziako ikastetxe parte-hartzaileakaz batera. Nazinoarteko ekimen hori, kulturak etorkizun hobearen garapenean izan behar dauen paperaren inguruko gazteen eztabaidarik handienetakoa da.

Lotutako artxiboak: