Aurreko Albisteak

Gazteak demokraziaren alde

Ana Madariaga

Ana Madariaga sarietariko bat emoten.

Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzako batzorde-aretoan izaniko ekitaldian banatu dira “Bizkaia Milurtekorantz” lehiaketako bigarren probako sariak. Bizkaia Milurtekorantz Bizkaiko Batzar Nagusiek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta elcorreo.com-ek martxan jarritako ekimen barritzailea da.

Otsailaren 26an izan zan irabazleentzako sari banaketaren ekitaldia. J.R. Publiziti taldeak irabazi eban, Asier Fernández de Aranguiz, Imanol Ituiño, Egoitz Lopategi eta Nerea Casas taldekideek osaturikoak hain zuzen, Joxerra Garzia irakasleak koordinaturik. Horreen proiektuari “Democracia con todas las letras” deritxo eta originaltasunez beteriko manifestua da, alfabetoko letra guztien bitartez balio demokratikoen defentsarako deia egiten dauena.

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari andreak, Iratxe Amiano EHUko Gizarte Erantzukizuneko Zuzendari andreak eta Marina Barroso elcorreo.com-eko proiektuen garapenerako arduradunak unibertsitateko gazte horreei zorionak emon eutsiezan eta animatu egin ebezan ideion zabalkundea egin dagien.

“Bizkaia Milurtekorantz” lehiaketearen helburua da unibertsitateko gazteak jabetuazotea gizakiek munduan zehar dituen arazo larriez eta Milurteko helburuetara hurbilarazotea lehiaketako hiru proben bitartez. Lehiaketaren azken proba baino ez da geratzen, iraunkortasunari eta ingurumenari buruzko dibulgaziozko bideo bat egitekoa hain zuzen.

Lotutako artxiboak: