Aurreko Albisteak

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ATZERA BOTA DITUE ENPLEGU, HERRI ADMINISTRAZIO ETA GIZARTE EKINTZAKO AURREKONTUEN AURREAN AURKEZTUTAKO ZUZENKETA-ESKEAK

  • Ogasun eta Finantzetako Batzordeak bihar itxiko ditu 2022ko Bizkaiko Aurrekontuen aurreko zuzenketa-eske parzialak eztabaidetako saioak.

  • Gaur egindako hiru batzordeetan, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak 150 zuzenketa-eske parzial baino gehiago baztertu ditue.

(Bilbon, 2021eko abenduaren 20an). Bizkaiko Batzar Nagusiek zuzenketa-eske parzialak eztabaidetako hirugarren jardunaldia egin dabe gaur Ogasun eta Finantzetako batzordean. Aldundia babesten daben talde biek, Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak, atzera bota ditue barriro oposizinoko hiru taldeek (EH Bildu, Elkarrekin Bizkaia eta Talde Berezia-PP Bizkaia) aurkeztutako zuzenketa-eske parzial guztiak. Gaurko egunean, hiru sailen kontuen aurrean aurkeztutako zuzenketa-eskeak bozkatu dira: Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna; Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak; eta Gizarte Ekintza.

Teresa Laespadak zuzentzen dauen foru departamentuaren aurrekontuen erespena prest geratu da datorren abenduaren 30ean osoko batzarrak behin betiko oneritxia emon daian. Foru Aldundia eusten daben taldeek onartu ez dituen 48 aldaketa defendidu ditu oposizinoak. Programa desbardinetako bozketak errepikau egin dira egun guztian zehar: jeltzaleen eta sozialisten aldeko bederatzi boto eta oposizinoko hiru alderdietako ordezkarien kontrako 6 boto.

Emaitza negatibo bera izan dabe Elixabete Etxanobe eta Sergio Murillo buru diran sailetako arau-testuen programetan oposizinoak sartu gura izan dituan aldaketek. Sail biek beste 50 zuzenketa-eske inguru eukiezan.

2022ko Lurraldeko kontuen zuzenketa-eske parzialen eztabaidea bihar, martitzena, amaituko da. Ogasun eta Finantza kontuetan beste 27 zuzenketa-eske bozkatuko dira, eta baita Foru Arauaren Proiektuaren testu artikulauaren alderdiren bateko beste aldaketaren bat be.