BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK BIHAR HASIKO DIRA 2022KO AURREKONTUEN 475 ZUZENKETA-ESKE PARZIALAK EZTABAIDATZEN
· Eguaztenetik (hilak 16) martitzenera (hilak 21), oposizinoak kontuak aldatzea defendiduko dau Ogasun eta Finantzetako Batzordean.
· EH Bilduk 170 zuzenketa-eske aurkeztu ditu; Elkarrekin Bizkaiak, 165; eta Talde Berezia-PP Bizkaiak, 142.
(Bilbon, 2021eko abenduaren 15ean). Bizkaiko Batzar Nagusiek 2022ko Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuari aurkeztutako 475 zuzenketa-eske parzialak eztabaidatuko ditue bihartik (eguena) hilaren 21era (martitzena) arte. Ogasun eta Finantzetako Batzordean programautako bederatzi saioetan (foru sail bakotxeko bat) Batzar Nagusietako taldeek EH Bilduren 170 zuzenketa-eske parzialen, Elkarrekin Bizkaiaren 165 zuzenketa-eske parzialen eta Talde Berezia-PP Bizkaiaren 142 zuzenketa-eske parzialen inguruko euren eretxia emongo dabe.
2022ko Lurraldeko kontuei egindako zuzenketa-eske parzialak holan banatzen dira aurrekontu-testuen artean: Ekonomia Sustatzeko foru saila da zuzenketa gehien jasoten dituana, 98 guztira. Bere ostean datoz Gizarte Ekintzako kontuak, 56gaz; Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala, 54gaz; Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak, 51egaz; Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna, 48gaz; Euskara, Kultura eta Kirola, 39gaz; Azpiegiturak eta Lurralde Garapena, 31gaz; Ogasuna eta Finantzak, 27gaz; gitxien izango dituana Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria izango da, 20gaz. Ganera, Foru Arauaren proiektuaren testu artikulauaren alderdiren bat aldatzeko 31 proposamen dagoz. Zuzenketa-eske batek Udal Finantzaketea aldatzea eskatzen dau eta 19k GUFEren aurrekontuetan aldaketak eskatzen ditue.
Aurrekontuak urriaren 29an hasi ziran izapidetzen, kontuak Legebatzarrean erregistrauta. Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko batzarrak atzera bota ebazan astelehenean EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak 8.886,1 milioi euroko aurrekontuari aurkeztutako osoko zuzenketa-eske biak. Kopuru horretatik 1.459,8 milioi euro sailek erabiltzeko izango dira. Zuzenketa-eske parzialak eztabaidau ostean, Bizkaiko aurrekontuak behin betiko onartzeko tramitea abenduaren 30ean Gernikako Batzar Etxean egingo dan azken osoko batzar bategaz amaituko da.
Ogasun eta Finantzetako Batzordeak Batzar Nagusien Bilboko egoitzan egingo dituan eta Batzar Nagusien webgunearen bidez zuzenean emongo diran bileren ordena holan ezarri da:
Eguena 16
09:30. EUSKARA, KULTURA ETA KIROLA
12:00. AZPIEGITURAK ETA LURRALDE GARAPENA
16:30. GARRAIOAK ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA
Barikua 17
09:30 EKONOMIA SUSTAPENA
12:00 IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA
Astelehena 20
09:30 ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA
15:00 HERRI ADMINISTRAZIOA ETA ERAKUNDE HARREMANAK
17:00 GIZARTE EKINTZA
Martitzena 21
12:00 OGASUNA ETA FINANTZAK