Aurreko Albisteak

GERNIKAKO ARBOLAREN OINORDEKO BATEN LANDAKETEA CIKAUTXO KOOPERATIBAN, BERE 50. URTEURRENA DALA ETA

  • Ekitaldian, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria egon da.

(Berriatuan, 2021eko abenduaren 11n). Cikautxo kooperatibak, Bizkaiko Lea Artibai eskualdeko erreferente industrialak, amaierea emon deutse zapatu honetan bere 50. urteurrenaren ospakizunei, Berriatuan Gernikako Arbolaren oinordekoa bat landatuta.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak eta Javier Príncipe konpainiako lehendakariak bota ditue lehenengo lur palakadak 10 urteko arbola gaztearen inguruan. Hemendik aurrera Magdalena auzoan, euskal kooperatibaren egoitza nagusia dagon lekuan, botako ditu zuztarrak. Ekitaldian enpresako beharginak eta senideak be egon dira. Ohikoa dan moduan, Otaduik Gernikako Arbolaren oinordekoa dala egiaztetan dauen agiria emon deutse.

Bizkaiko Legebatzarreko lehendakaria pozik agertu da Mondragon Korporazinoaren barruan dagon kooperatibak “negu gogorretan sendo” jardun dauelako mende erdian, Gernikako Arbolak egiten dauen moduan. Gure eskubide historikoak, euskal herriaren askatasuna eta pakea ordezkatzeaz gain, haretxa “zuen modukoa da, 50 urtez sendo jarraitu dozuelako, jasaten ari garan krisi eta garai gogorrak gorabehera. Bizkaian sustraiak bota dozuez, baina zuen adarrak arrakastaz ari zarie zabaltzen mundu osoan”, nabarmendu dau Otaduik.

Cikautxok, Lea Artibaiko enpresa garrantzitsuenak, 240 milioi euro fakturetan ditu. 400 bazkide eta 2.500 behargin ditu, eta ekoizpenaren % 100 esportetan dau. Industrian merezimenduzko erregistroa lortu dau. Ekitaldi horregaz itxi ditu 50. urteurrenaren ospakizunak, Berriatuan, jarduerea hasi eban leku berean. Enpresak Txekiar Errepublikan, Eslovakian, Errumanian, Estatu Batuetan, Mexikon, Txinan eta Indian ditu lantegiak, eta bere jarduerea automobilgintzan, etxetresna elektrikoetan eta material elastomeroetan oinarritzen da.