Aurreko Albisteak

PABLO MONSANTO KOMANDANTE OHIAK GUATEMALAKO EGOERAREN INGURUAN EGIN DAU BERBA BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN, PAKE AKORDIOEN 25. URTEURRENEAN

(Bilbon, 2021eko abenduaren 9an). Jorge Ismael Soto Guatemalako politikari eta gerrillari ohia, Pablo Monsanto ezizenez ezaguna, Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da gaur goizean, Guatemalako egoera soziala, ekonomikoa eta politikoa azaltzeko, pake akordioak sinau ziranetik 25 urte bete diranean.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Mahaiko kideakaz batera, harrerea egin deutso Adiskidetasunaren Asturiasko Printzearen Saria jaso dauen politikariari, eta harek, aldi berean, bere herrialdea bizitzen ari dan egoeraren barri emon deutse.

Pablo Monsanto Guatemalako Indar Armatu Errebeldeen (FAR) azkenengo komandantea izan zan, eta, horren ostean, 1996an, Pake Akordioak sinau ebazan. Politikari aktiboa, Guatemalako Kongresu Nazionaleko diputatua eta Alianza Nueva Nacion (ANN) alderdiko presidentegaia izan da.