Aurreko Albisteak

IVANIA CRUZ EL SALVADORREKO GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEAK BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK BISITAU DITU

(Bilbon, 2021eko abenduaren 9an). Ivania Cruz El Salvadorreko Preso Politikoen Senideen Batzordeko (COFAPPES) kide eta abogaduak bisitea egin dau gaur Bizkaiko Batzar Nagusietara, bere herrialdeko giza eskubideen egoeraz berba egiteko eta gizarte zibil antolatua jasaten ari dan jazarpenaren barri emoteko, Mundubaten eskutik.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria eta Arantza Urkaregi, Elena Coria, Ana Berta Campo, Eneritz de Madariaga eta Israel Escalante batzarkideak izan dira El Salvadorreko giza eskubideen defendatzaile ezagun horregaz egindako bileran.

Ivania Cruzek demokraziak bere herrialdean bizi dauen egoera larria azaldu deutse Bizkaiko ordezkariei, Nayib Bukeleren erregimenak giza eskubide oinarrizkoenak etenbarik urratzen ditualako. Cruz aditua da emakumeen, umeen eta nerabeen eskubideetan, eta bere herrialdeko alkarteen eta Nazino Askapenerako Farabundo Marti Frontearen (FMLN) zerbitzura jarri dau giza eskubideen arloan dituan jakituria eta esperientzia.