Aurreko Albisteak

NAZINOARTEKO FOLKLOREAK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DAU

(Gernikan, 2021eko abenduaren 6an). Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, CIOFFeko (Folklore Jaialdien Antolatzaileen Nazinoarteko Kongresua), eta kongresua hartu dauen Elai Alai Kultur Elkarteko kideak jaso ditu Gernikako Batzar Etxean.

Ordezkaritzea 50 persona inguruk osatu dabe, eta Foru Legebatzarrera egin dauen bisiteak amaiera ezin hobea emon deutso aurton Portugaleten egin dan urteroko hitzorduari. CIOFFen kongresua, hartu-emonak ezarteko, urteko balantzea egiteko eta hurrengo urteari begira jardueren egutegia aurkezteko aukera bikaina da.