Aurreko Albisteak

EHU-KO ZIENTZIA POLITIKOETAKO IKASLEEK BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEN FUNTZIONAMENTUAN SAKONDU DABE

(Bilbon, 2021eko zemendiaren 26ean). Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako bigarren mailako ikasleek Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzea bisitau dabe gaur goizean. Emoten ari diran eta euskal erakunde-sare aberatsaren eginkizunakaz zerikusia daukan gaiaren eukiagaz bat etorrita, ikasleek Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariagaz batera ezagutu ahal izan dabe Bizkaiko Legebatzarraren funtzionamentua eta historia.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria ikasle-taldeagaz berbetan gelditu da hitzaldi aretoan, Batzar Nagusietako taldeek ehun urte baino gehiagoko erakundeari jagokozan gaien inguruan eztabaidatzen daben eta Foru Aldundiaren kontrol-lanak egiten dituen lekutik gertu.