Aurreko Albisteak

GERNIKAKO BATZAR ETXEAK MUJER SIGLO XXI ETA FEDEPE ALKARTEETAKO ZUZENDARITZA-TALDEETAKO KIDEEN BISITA JASO DAU

  • 25 urte bete dituan Bizkaiko emakume enpresaburuen alkartea izan da FEDEPEren II. Goi-bileraren anfitrioia.

(Gernikan, 2021eko zemendiaren 20an). Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Mujer Siglo XXI alkarteko eta atzo Bilbon bigarren goi-bilera nazionala egin eben FEDEPE Estatu osoko emakume zuzendari eta enpresarien federazinoko 30 bat kide hartu ditu gaur eberdian Gernikako Batzar Etxean.

25 urteko ibilbidea daukan eta jaiotzez nafarra dan arren Bizkaian bizi dan Carmen Miral Oronoz prokuradorea buru dauen euskal emakume enpresaburu eta zuzendarien Mujer Siglo XXI alkartea izan zan atzo topaketaren anfitrioia. Bertan, hainbat erronka eztabaidatu ziran, horreen artean iraultza teknologikoa, jasangarritasuna eta aniztasuna, iraultza elektrikoa eta osasuna. Topaketa horrek Bizkaiko Batzar Nagusien laguntzea izan dau.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria Carmen Miralegaz eta Ana Bujaldón FEDEPEko presidenteagaz ibili da Bizkaiko Legebatzarreko hainbat bulego eta interesgunetatik, Gernikako Arbolea barne. Bisitea amaitzeko, zuzendaritza taldeetako kideek Bizkaiko Batzar Nagusietako Ohorezko Liburuan sinatu dabe, aurreskuaren eta haretx sagraduaren ondoan familia-argazkia egin ostean.