Aurreko Albisteak

MIODRAG VLAHOVIC MONTENEGROKO POLITIKARI KARISMATIKOAK GERNIKAKO BATZAR ETXEA BISITAU DAU

  • Montenegroko independentziarako erreferendumaren negoziatzailea izan zan.

(Gernikan, 2021eko zemendiaren 16an). Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak Miodrag Vlahovic, Montenegroko independentziaren erreferenduma negozieteagaitik nazinoartean ezaguna egin zan politikaria, hartu dau gaur arratsaldean Gernikako Batzar Etxean.

Balkanetako politikariaren lehenengo bisitea, nazinoartean gaurkotasun handia daukan Balkanen eta EBren egoeraren inguruan Europako Alderdi Demokrata, Sabino Arana Fundazinoaren laguntzeagaz Bilbon antolatzen ari dan mintegi baten barruan dago.

Mintegian parte hartuko dabenen artean Vlahovic nabarmentzen da, Balkanetan eta Europa ekialdean erreferentzia handiko politikaria dalako, aurretik ebazan jarrera politiko nabarmenetan oinarrituta. Holan, Montenegroko independentziarako erreferenduma EBgaz negoziau eban, eta bere herrialdearen kanpoko enbaxada nagusiak bere esku euki ebazan. Europan, Estadu baten azken independentziaren negoziatzaile nagusia izan zan, eta bere herrialdea NBEko eta NATOko kide moduan onartzeko prozesuaren buru izan zan.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, beragaz batera ibili da Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzaren leku interesgarrietatik, Gernikako Arbola barne, eta bertan aurreskua dantzatu da. Balkanetako politikariak Batzar-Etxeko ohorezko liburuan sinatu dau.