Aurreko Albisteak

FORU DIPUTATUEK AGERRALDIA EGINGO DABE ASTELEHENETIK AURRERA BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETAN, LURRALDEKO AURREKONTUAK ZEHAZTEKO

Bilbao

  • Ogasun eta Finantzetako Batzordeak Foru Gobernuko arduradunak hartuko ditu eguenera, zemendiaren 11ra, arte, bederatzi saiotan, 2022ko Bizkaiko Kontuen foru-arauaren proiektua azaltzeko.

(Bilbon, 2021eko zemendiaren 5ean). Foru diputatuek agerraldia egingo dabe datorren asteko astelehenean eta eguenean Bizkaiko Batzar Nagusietan, 2022ko Bizkaiko Aurrekontuen proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Informazino-saioak Ogasun eta Finantzetako Batzordean egingo dira. Izapide hori, herritarrek alegazinoak aurkezteko daukien eta hilaren 12an amaituko dan epeagaz bat etorriko da. Horren ostean, Mahaiak Batzar Nagusietako taldeek euren zuzenketa-eskeak aurkezteko fasea zabalduko dau.

Sailetako arduradunak bakotxa bere aldetik joango dira batzordera, Bizkaiko Batzar Nagusietan pasa dan barikuan, urriaren 29an, erregistrautako kontuetan oinarrituta Batzar Nagusietako taldeei euren sailen jarduera-ildo nagusiak zeintzuk izango diran azaltzeko. Kontu horreetan, sailek daukiezan 1.459,8 milioi euro erabilgarriak sartzen dira. Foru-arduradunen agerraldien (streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira, jjggbizkaia.eus helbidean) ordena holan ezarri da:

Astelehena, zemendiak 8

  • 09:30ean. Ogasuna eta Finantzak
  • 12:00etan. Ekonomia Sustapena
  • 16:30ean. Gizarte Ekintza

Eguaztena, zemendiak 10

  • 09:30ean. Azpiegiturak eta Lurralde Garapena
  • 12:00etan. Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna
  • 16:30ean. Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzea

Eguena, zemendiak 11

  • 09:30ean. Euskara, Kultura eta Kirola
  • 12:00etan. Iraskunde, Gobernamentu On eta Gardentasuna
  • 16:30ean. Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria

Zuzenketa-eskeen aldia itxi ondoren –zemendiaren 30ean–, Batzar Nagusiek zuzenketa-eskeak aztertuko ditue, lehenengo osokoa deitu aurretik, osoko zuzenketa-eskeak eztabaidatzeko. Seguruenez, abenduaren 13an egingo da. Osoko horren ostean, hala bajagoko, zuzenketa-eske parzialak batzordean eztabaidatuko dira. Eta Batzar Nagusietako tramitea hilebete horren amaieran bukatuko litzateke - abenduaren 30ean-, Ogasun eta Finantzetako Batzordetik igaro ostean geratzen diran zuzenketa-eske parzialak aztertuko dituan beste osoko bategaz.