Aurreko Albisteak

ZABALDU DA 2022KO AURREKONTUEN PROIEKTUARI ALEGAZINOAK AURKEZTEKO EPEA

Bilbao

  • Bizkaiko Batzar Nagusien “Herritarren Atariak” datorren barikura arte, hilaren 12ra arte, edozein personak, alkartek edo erakundek arau-proiektuari alegazinoak egiteko atal bat jasoten dau.

(Bilbon, 2021eko zemendiaren 2an). Herritarrek hamar eguneko epea izango dabe gaurtik aurrera 2022ko Bizkaiko Aurrekontuen proiektuari alegazinoak aurkezteko. Datorren barikura, zemendiaren 12ra, arte, edozein personak, alkartek edo gizarte, ekonomia edo kultur arloko erakundek parte hartu ahal izango dau aurrekontuen izapidetzean, Bizkaiko Batzar Nagusien webgunean, foru arauaren proiektuaren eduki osoagaz batera, daborduko dagon inprimaki baten bidez.

https://jjggbizkaia.eus/home2/portal_ciudadania/propuestas_presupuestos.asp

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:"Tabla normal"; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:""; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin-top:0cm; mso-para-margin-right:0cm; mso-para-margin-bottom:10.0pt; mso-para-margin-left:0cm; line-height:115%; mso-pagination:widow-orphan; font-size:11.0pt; font-family:"Calibri","sans-serif"; mso-ascii-font-family:Calibri; mso-ascii-theme-font:minor-latin; mso-fareast-font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-theme-font:minor-fareast; mso-hansi-font-family:Calibri; mso-hansi-theme-font:minor-latin; mso-bidi-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Datorren urteko Aldundiaren kontuen inguruan eretxia emoteko herritarren txandea amaituta, Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza daukien talde guztiei helduarazoko jakez alegazinoak, eta Batzar Nagusietako Mahaiari be emongo jako horreen barri. Aurrekontu-proiektua aztertzeko eta Aldundiko sail bakotxeko arduradunek azaltzeko daukien denporea (zemendiaren 8tik 11ra) amaituta, Bizkaiko Batzar Nagusiek zuzenketak aurkezteko eta ostean eztabaidatzeko epea edegiko dabe. Ondo iruditu ezkero, Batzar Nagusietako taldeek herritarren alegazinoak sartu ahal izango ditue une horretan.

Zuzenketa-eskeen aldia itxi ondoren –zemendiaren 30ean–, Batzar Nagusiek zuzenketa-eskeak aztertuko ditue, lehenengo osoko batzarrera deitu aurretik, osotasunezko zuzenketa-eskeak eztabaidatzeko. Osoko batzar hori, seguruenez, abenduaren 13an egingo da. Osoko horren ostean, hala bajagoko, zuzenketa-eske parzialak batzordean eztabaidatuko dira. Eta Batzar Nagusietako tramitea hilebete horren amaieran bukatuko litzateke - abenduaren 30ean-, Ogasun eta Finantzetako Batzordetik igaro ostean geratzen diran zuzenketa-eske parzialak aztertuko dituan beste osoko batzar bategaz.

Lotutako estekak: