Aurreko Albisteak

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEK ETA OLBE-K ALKARREGAZ DABEN HITZARMENA LUZATU DABE ETA 400 SARRERA BANATU DITUE BOST ERAKUNDEREN ARTEAN

  • Era horretara, Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldeko kultur alkarteei lagundu gura deutsee.

(Bilbon, 2021eko urriaren 14an). Bizkaiko Batzar Nagusiek beste urte bi luzatu dabe OLBE Bilbao Operagaz sinatutako lankidetza-hitzarmena. Bizkaiko Batzar Nagusiek hitzarmen horren bitartez jasoten dituen 400 sarrerak lurraldeko bost erakunde sozial eta kulturalen artean banatu ditue. Ekitaldi horretan, Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, eta Juan Carlos Matellanesek, OLBE Bilbao Operako presidenteak, eskura emon deutseez opera-denporaldiko txartelak kolektibo horreetako ordezkariei.

Ekitaldia Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan egin da eta honako honeek izan dira bertan: Miriam Martin Euskal Aktoreen Batasuneko ordezkaria, Esther Zarraga Bizkaiko Abesbatzen Federazinoko ordezkaria, Saioa Bergado Musika Eskolak Alkarteko ordezkaria, Maialen Olabe Gazteriaren Euskal Kontseiluko presidentea eta José María Oyarzabal Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidentea.

Batzar Nagusiek OLBE Bilbao Opera alkarteagaz 2016tik daukien hitzarmenaren helburua alkartearen lana laguntzea da, eta, horrez gain, lurraldeko musika-eskoletako aktore, koralista, dantzari eta ikasle gazteen artean genero musikal hori sustatzea. Erakunde bakotxak zozketa bidez banatuko ditu jasotako sarrerak.