Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN ONDAREAREN INGURUKO JARDUNALDI INKLUSIBOAK AURRERA DOAZ ZALOAREN ESKUTIK ENKARTERRIKO MUSEOAN

  • Down sindromea daukan beharginak gidari lanak egiten ditu lehen aldiz Eulalia Abaitua argazkilariaren erakusketan.

(Abellanedan, 2021eko urriaren 9an). Bizkaiko Batzar Nagusiek Ondarearen ganeko Jardunaldiak egiten jarraitu dabe gaur Abellanedan, batez be adimen-aniztasuna daukien personei zuzendutako beste jarduera bategaz. Bisitari taldeak Enkarterrietako Museoko Eulalia Abaituaren erakusketatik ibilbide berezia egin ahal izan dau. Oraingoan, Zaloa izan da gidaria, Enkarterriko museoko behargina eta denpora luzez ikusezin izan dan kolektibo bateko kidea, Down sindromea daukienena.

Aurtengo “Ondare irisgarria eta inklusiboa” programaren bidez, Bizkaiko Batzar Nagusiek konbitea egiten deutse persona, erakunde eta instituzino guztiei Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien sarean parte hartu daien, bestelako alkarrizketa-esparru bategaz, askotariko audientziakaz konektauta. Gure ondarearen aurkezpenean eta interpretazinoan betidanik baztertuak izan diran taldeakaz alkarreragiteko topaketa barriak sustatzea da helburua.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ondare jardunaldi inklusiboenak datorren zapatuan, urriaren 16an, amaituko dira, Enkarterrietako Museoan (Abellaneda) egingo dan “EULALIAK IKUSIKO BAGINTU: ASKOTARIKO EMAKUMEAK GAUR EGUNGO BIZKAIAN” jardunaldiagaz. Eulalia Abaitua, XX. mende hasierako emakumeen unibersoa erretratau eta egunerokotasunaren esentzia jaso eban euskal argazkilaritzaren aitzindaria izan zan. Kultura anitzeko topaketa batean, hainbat emakumek Eulaliaren beharraren inguruko hausnarketea egingo dabe, bere beharrean hautemoten dan euskal emakumeen unibersoa barriro definiduz eta gaur egungo Bizkaira eroanez.

Izena emoteko: https://www.enkarterrimuseoa.eus/home/index.asp