Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDA: URTARRILAK 30. "Babes neurririk bako guardarrail" baten kontra jo eta hildako motor-gidari baten heriotza daroa EH Bildu Taldeak Batzar Nagusietara

Bilbon, 2015eko urtarrilaren 27an

2012ko martian “babesik ez eukan” B1-2701 errepideko guardarrail baten euskarrietako baten kontra jo eta hildako motor-gidari baten kasua aztertuko dau Batzar Nagusietako Herri Lan eta Garraioetako Batzordeak. EH Bilduk eskatuta dauka Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andrearen batzorderatzea, familiak ondare erantzunkizun prozedurea hasi izanari erantzuteko bere Sailak prestatutako txostena azaldu dagian.

Gai berberaren inguruan Arauz Besteko Proposamena aldeztuko dau EH Bilduk, Batzar Nagusiek eskatu deioen Herri Lan eta Garraioetako Sailari “babestu dagizala B1-2701 errepideko 24,5 kilometro puntuko guardarrailaren muturrak, hasieran eta amaieran babestuta geratu daitezan, argi geratu dan arrisku hori ekiditzeko”, hain zuzen be istripu hori izan zan lekuan.


LOIZAGA TORRETXERAKO SARBIDEAK

Beste alde batetik, Bizkaiko Talde Popularrak aurkeztuta dauka Arauz Besteko Proposamen bat, Foru Aldundiari eskatzeko “Galdameseko Loizaga torretxerako ibilgailuen sarbidea eta auto zein autobusen aparkalekua hobatzearen inguruko azterlana egin dagiala, alkarlanean Galdameseko Udalagaz eta Enkartur erakundeagaz”. Gogoratu behar da Rolls Royce autoen bildumarik onenetakoa dagoala Loizaga torretxeko museo horretan.

Lotutako artxiboak: