Aurreko Albisteak

ENKARTERRIETAKO MUSEOAK ABELLANEDAKO MONUMENTU-GUNERA ETA TRUEBARI ETA ABAITUARI BURUZKO ERAKUSKETETARA BISITA GIDAUAK EGITEARI EKINGO DEUTSO BARRIRO

Abellaneda

  • Dobakoak dira, eta eguazten honetan, irailaren 29an, hasi eta azaroaren 20ra arte luzatuko dira.

(Abellanedan, 2021eko irailaren 27an). Abellanedako erakusketak eta ondare arkitektonikoaren interesguneak ikusteko antolatutako bisita gidauak dagoz Enkarterrietako Museora (Sopuerta) hurbiltzen dan jentearen artean onarpenik handiena lortzen daben programen artean. Eguazten honetatik, irailaren 29tik, aurrera, eta ia bi hilebetez, Enkarterrietako museoak jarduera horri ekingo deutso barriro, behargin espezializauakaz eta unean-unean ezarritako osasun arloko segurtasun neurriakaz.

Batzar Nagusien esku dagon museoak antolatutako bisita gidauen programak une honetan martxan dagozan aldi baterako erakusketa biren azalpen zehatzak batzen ditu. Bata Museoan bertan dago, “Eulalia Abaituaren Emakumeak” eta bestea Foru Aldundiaren Bilboko Ondare Aretoan (María Díaz de Haro, 11), “Antonio de Trueba. Bizkaiko kronikagilea”. Museoan bete beharreko denporea amaitu ostean Erakusketea bertara itzuli zan. Ganera, programak Abellanedako monumentu-moltsoaren txoko adierazgarrienak be ezaguarazoko ditu.

ANTONIO DE TRUEBAREN GANEKO ERAKUSKETARA BISITAK

Enkarterriko Museoak bisitak egiteko taldeak antolatu ditu irailaren 29an, urriaren 6an eta 20an eta azaroaren 10ean. Antonio Truebaren, XIX. mendeko intelektual bizkaitar miretsienetako baten, bizitzaren eta lanaren ganeko erakusketea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan (María Díaz de Haro 11. Bilbo). Bertan, bisitariak garai haretan Bizkaiko kronikari handi bihurtu zan Galdamesko historialari honen munduaren eta bere buruaren ikuspegiaren idea oso bat egin daike. Truebaren ibilbide osoa poeta, eleberrigile, kronikari, historialari eta kazetari moduan.

EULALIA ABAITUAREN ARGAZKI ERAKUSKETEA

“Eulalia Abaituaren emakumeak” erakusketea museoko erakusketarik bisitauenetako bat izan da, eta bere arrakasta dala eta, abendutik aurrera Bizkaiko beste leku batzuetara eroango da. Argazki erakusketan Eulalia Abaitua Allende-Salazar euskal argazkilaritzaren aitzindariak XX. mendearen hasieran egindako emakumeen erretratuak dagoz. Museoak azalpenak emoteko bisitak antolatu ditu irailaren 12an, azaroaren 14an eta azaroaren 20an, Urduñara eroan aurretik.

ABELLANEDAKO MONUMENTU-MOLTSOA

Ganera, Erdi Arotik XIX. mendera arte Enkarterrietako Batzar Nagusien kokalekua izan zan Abellanedako monumentu-moltsoaren jatorria ezagutzeko ibilbide gidauak programatu ditu museoak. Leku historiko berezia bihurtzen daben eraikin desbardinen historian sakonduko da: Batzar Etxea, Korrejidorearen Etxea, Batzarkideen Posada eta Aingeru Zaindariaren baselizea, goi-lautada eta kostaldea lotzen ebazan errege-galtzadaz gain, guztiak be Enkarterrietako Museotik metro gitxira.

Hiru bisitak momentu bakotxean ezarritako osasun arloko segurtasuneko arauei jarraituz egingo dira (eukierea, musukoa eta segurtasunezko tartea). Jarduera gidaua dobakoa da, baina aldez aurretik izena emon behar da 94 650 44 88 telefono-zenbakiaren edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bitartez.