Aurreko Albisteak

BIZKAIKO POLITIKA OROKORREKO OSOKO BATZARRA EGUAZTENEAN, HILAREN 29AN, EGINGO DA GERNIKAN

Bilbao

  • Osoko Batzar horretan be, Covid-19aren ondorenez, edukiera-murrizketak izango dira Gernikako Batzar Etxean. Batzarra zuzenean jarraitu ahal izango da jjggbizkaia.eus webgunean.

  • Bertan, Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak bere kudeaketaren balantzea egingo dau eta urte politiko honetarako asmotan darabilen gobernu-ekintzaren barri emongo dau.

(Bilbon, 2021eko irailaren 15ean). Bizkaiko Batzar Nagusiek, Aldundiak berak eskatuta, politika orokorreko Osoko Batzarra egingo dabe eguaztenean, irailaren 29an. Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakariak Mahaiko eta Taldeburuen Batzarreko kideei proposamena jakinarazo ostean, Gernikako Batzar Etxean batuko dira batzarkideak, azkenengo urte politikoan Unai Rementeriak Bizkaiko Foru Aldundian egindako kudeaketaren ganeko Osoko monografikoan; hurrengo urte-ekitaldirako asmotan darabilen gobernu-ekintzaren barri be emongo dau Ahaldun Nagusiak.

Batzarra Foru Gobernuko arduradun nagusiaren berbaldiagaz (aurreko agintaldietan Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren Adierazpen Publikoa deitzen jakon) hasiko da. Rementeriak ordu bi izango ditu azalpenak emoteko eta, ordubeteko atsedenaldiaren ostean, Batzar Nagusietako bost taldeek 30 minutuo txanda bana izango dabe Bizkaiko Gobernuko arduradunari erantzuteko, Batzar Nagusien araudiak ezarten dauen moduan.

Eztabaideak aurrera jarraituko dau Ahaldun Nagusiaren erantzunagaz, eta, ostean, Batzar Nagusietako taldeek barriro esku hartuko dabe, azkenengo hauteskundeetan lortutako ordezkaritzaren araberako ordenan, ordezkaritza txikiena lortu ebanetik hasi eta handiena lortu ebanera (Talde Berezia- PP Bizkaia, Elkarrekin Bizkaia, Euskal Sozialistak, EH Bildu eta Euzko Abertzaleak). Bozeroale bakotxak 10 minutu izango ditu Rementeriari erantzuteko.

Eztabaidea amaituta, bost taldeek 48 orduko epea izango dabe ebazpen-proposamenak aurkezteko, eta horreek hurrengo eguaztenean, urriaren 6an, izango dan Batzar Nagusian eztabaidatuko dira. Mahaiak izapidetzeko onartuko ditu eztabaidagai dan gaiagaz bat datozan ebazpen-proposamenak.

Lotutako estekak: