Aurreko Albisteak

Joskintza tailer parktikoak Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan

taller

“Bizkaiko azken maisu jostunak. Jantziak neurrira egitearen lanbidea” izeneko erakusketea bertan dala-ta, Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Enkarterrietako Museoak, Balmasedako maisu jostun eta Bizkaiko Jostunen Alkarteko buru dan Juan Antonio Andradegaz alkarlanean, joskintzari buruzko tailerra egingo dabe urtarrilaren 22an eta 29an.

Tailerrak 19:00etan hasiko dira eta ordu bete edo ordu eta erdi iraungo dabe. Eguneko gehienez be 20 lagunek hartuko dabe parte eta, beraz, aurretiaz erreserbatu beharra dago. Ebagite praktikoko tailerra Juan Antonio Andrade jostun jaunak emongo dau eta zati bi izango ditu:

- Prakak egiteko ehuna zelan ebagi. Zuzen-zuzenean egingo da.
- Jakea egiteko patroia zelan egin. Zuzen-zuzenean egingo da.

Tailer horren bitartez, Bizkaiko Jostunen Alkarteak, presidente dauen Juan Antonio Andraderen eskutik, erakutsi egin gura dau zenbateko balioa dauen jantziak eskuz eta artisauen eran egiteak, zenbaterainoko konplexutasuna dauen, jantzi bakotxa bezero bakotxaren neurrira beren-beregi eginda dagoalako.

Tailerrean zehar be, Juan Antonio Andradek azaldu egingo ditu erakusketan dagozan jantziak, Bizkaiko azken maisu jostun batzuren lanaren erakusgarri dira eta.