ENKARTERRIETAKO MUSEOAK ABELLANEDA OSOA ETA TRUEBARI BURUZKO ERAKUSKETEA EZAGUTZEKO BISITA GIDAUAK ANTOLATU DITU
- Dobakoak izango dira, eta martiko eguen eta asteburu guztietan egingo dira, talde txikietan.
(Abellanedan, 2021eko martiaren 2an). KULTUREM ekimenaren barruan, Bizkaiko Batzar Nagusien esku dagon Abellanedako Enkarterrietako Museoak, martian zehar egingo dan bisita gidauen programa antolatu dau jende guztiarentzat. “Antonio Trueba, Bizkaiko Kronista” aldi baterako erakusketea eta Abellanedako monumentu-moltsoa ezagutzeko aukera parebakoa izango da.
Dobako bisita gidau horretan, Enkarterriko museoko teknikariek Antonio de Trueba Bizkaiko XIX. mendeko intelektual garrantzitsuenetako baten bizitzaren eta lanaren ganeko informazinoa emongo dabe. Bere gaiak, lekuak, pertsonaiak, kontraesanak eta, zelan ez, munduaren eta bere buruaren ganean eukan ikuspegia ezagutuko doguz.
Bisita egunak:
• Martiak 4, eguena, 18:00etan
• Martiak 7, domeka, 12:30etan
• Martiak 11, eguena, 18:00etan
• Martiak 13, zapatua 12:30etan
• Martiak 18, eguena, 18:00etan
• Martiak 25, eguena, 18:00etan
• Martiak 28, domeka, 12:30etan
Horrez gain, Abellanedako monumentu moltsoaren jatorria ezagutzeko ibilbide gidauak programau ditu museoak. Erdi Arotik XIX. mendera arte Abellaneda Enkarterriko Batzarrak hartu dituan lekua da. Abellaneda leku berezi bihurtzen daben eraikinen historian sakonduko da: Batzar Etxea, Korrejidorearen Etxea, batzarkideen Ostatua eta Aingeru Kustodioaren baselizea, goi-lautadea kostaldeagaz lotzen eban errege-galtzadaz gain.
Bisita egunak:
• Martiak 4, eguena, 11:00etan
• Martiak 7, domeka, 11:00etan
• Martiak 11, eguena, 11:00etan
• Martiak 13, zapatua, 11:00etan
• Martiak 18, eguena, 11:00etan
• Martiak 25, eguena, 11:00etan
• Martiak 28, domeka, 11:00etan
Bisita guztiak segurtasunezko arauei jarraituz egingo dira (talde txikia, maskara eta gitxieneko segurtasunezko tartea).
DOBAKO JARDUEREA. ALDEZ AURRETIK IZENA EMOTEA DERRIGORREZKOA DA 946504488 telefono-zenbakian edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidean.