Aurreko Albisteak

Bizkaiko azken maisu jostunei buruzko erakusketea

Erakusketea

Juan Antonio Andrade, Ana Madariaga eta Javier Barrio

Bilbon, 2015eko abenduaren 23an

"Bizkaiko azken maisu jostunak. Jantziak neurrira egitearen lanbidea". Horixe da Bilboko egoitzan otsailaren 5era arte egongo dan erakusketearen izenburua. Erakusketa horretan biltzen dira Bizkaiko azken maisu jostunen lan batzuk. Erakusketa hori Enkarterrietako Museoan ikusi ahal izan da uda honetan. Oraingoan, Batzar Nagusietako erakusketa-aretoko (Hurtado de Amezaga, 6 – behe solairua) “pasarelatik ibiliko” dira jostearen eta ebagitearen artisauek eginiko lan bikainak, azken 70 urteetan neurrira egindako jazkien lagin ederra ilbanduz. Sarrerea doanekoa da.

Pedro López, Oskar López, Javier de Juana, Gonzalo Cardenal, Derby-Gardeazabal (Rafael Gardeazabal), Iñaki Barkos, Sastrería Juan Zabala eta Juan Antonio Andrade jostunek euren kreazinoetako batzuk aurkeztuko deuskuez, euren lanbidearen garrantziaren eta balioaren erakusgarri, lanbide hori gaur egun ozta-ozta bizirik dagoan arren. Jostun maisu horreek urte askoko ibilbidean —40ko hamarkadatik gaur egunera arte— jositako jantzi hautatu batzuk ikusi geinkez erakusketan.

NEURRIRA EGINDAKO JANTZIEN TAILERRA

Erakusketeagaz loturik, eta Enkarterrietako Museoak antolaturik, beste ekimen bat gauzatuko da Batzar Nagusien egoitzan, hain zuzen be jostundegi tailer praktikoa, Juan Antonio Andraderen eskutik. Balmasedako jostun maisu horrek bertatik bertara erakutsiko dau zelan markatzen eta ebagiten dan traje bat, jantziak neurrira egiteko prozesuaren oinarrizko kontzeptuak azalduta. Urtarrilean jakingo dogu ekimen hori zein egunetan egingo dan.