Aurreko Albisteak

Bariku honetan, osoko batzarra izango da Gernikan, Bizkaiko Aurrekontuen Proiektua behin betiko onartzeko

Gernika

Bilbon, 2014ko abenduaren 17an

Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Ana Madariagak, bariku honetarako, abenduaren 19rako, Osoko Batzarra deitu dau, 2015ko ekitaldirako Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Foru Arauaren Proiektuari jagokonez Ekonomia eta Ogasun Batzordeak emondako erespena eztabaidatu eta onartzeko; izan be, hori da kontu publikoek jorratu behar daben azken izapide parlamentarioa. Osoko Batzarra Gernikako Batzarretxean egingo da, 10:30etan hasita. Bertan, lau Batzarkide-Taldeek batzordeetan zatizko zuzenketa-eskeak eztabaidatu ostean sortutako amaierako Erespena bozkatuko dabe.

Honeexek izango dira agintaldiko azken aurrekontuak. Joandako astelehenean izandako batzorde-batzarrean onartu egin ziran PSEk, PPk et EAJk aurkeztutako zuzenketa-eske guztiak, 26 hain zuzen be, eta horreen edukina batzordeak emondako Erespenean sartu da. Aurrekontuen proiektua urriaren 31n erroldaratu eben, abenduaren 9an izandako Osoko Batzarrean baztertu egin zan EH Bildu Taldeak aurkeztutako osotasunezko zuzenketa-eske bakarra eta barikuan behin-betiko onartuko dira datorren urtekitaldiko aurrekontuak.

Batzarra zuzenean jarraitu ahal izango da Bizkaiko Batzar Nagusien web orrialdearen bitartez.

Lotutako artxiboak: