Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDEA: Abenduak 12. PSE-EE argibideak eskatzen deutsaz Aldundiari Bizkaibusen linea barrien ganeko informazino kanpainari buruz

Socialistas Vascos Taldeak (PSE-EE) presaz batzorderatzeko eskatu deutso Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andreari, “Bizkaibusen linea barriak laster jarriko dirala-ta herritarrei informazinoa emoteko asmotan darabilzan neurriak” azaldu daizan, sozialisten aburuz jazo leiteke-ta “linea barriak jarri eta lehenengo egunetan nahasteren bat izatea”, “erabiltzaileei aurretiaz behar beste informazino emon ezkero” saihestu leitekena.

Batzarkide-Talde berberak, aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamen baten bitartez, eskatu egiten deutso Aldundiari “Bilboko Udalagaz batera, bizikletearen erabilerea sustatu eta bultzatzeko eguna egin daitela” Europako Batasunean Mugikortasunaren Asteko domekan hain zuzen be. PP alderdiak zuzenketa-eskea aurkeztu deutso testuari, sektoreko alkarteak be kontuan hartu daitezan egun hori antolatzeko.

Socialistas Vascos Taldeak beste Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu dau bilera horretan eztabaidatu eta bozkatzeko. Ekimen horren bitartez, “Batzar Nagusiek eskatu egiten deutsie AENAko zuzendaritzari egin beharrekoak egin daizala Loiuko aparkalekuaren inguruko lan-gatazkea konpontzeko, gure Lurraldearen irudiari kalte handia egiten deutsalako”.

EH Bildu Taldeak be beste Arauz Besteko Proposamen bat dauka aurkezturik, Aldundiak, Barakaldoko Udalagaz batera, babesen bat jarri dagian Buen Pastor kalearen amaieran dagoan semaforoan itxaroten egoten diran oinezkoentzako, hain zuzen be joandako apirilean Lutxanako tunelen aukerako bide moduan inauguratu zan oinezkoentzako bidearen hasieran. Ekimenean dinoenaren arabera, “Barakaldotik Errontegiko zubira kotxez joateko erabilitako errepidearen gurutzabidean dagoan semaforoa gainditzeko oinezkoentzako itxaronaldia 4 minututik gorakoa” da.

Lotutako artxiboak: