Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDEA: abenduak 4. Aldundiak Enplegu Planeko egitarauen barri emongo dau Batzar Nagusietan

Bilbon, 2014ko abenduaren 2an

Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatu jaunak Batzar Nagusietan batzorderatzea eskatu dau Ekonomia Sustatzeko Sailak abian jarritako Enplegu Plana osatzen daben programen ebaluazino txostenaren barri emoteko.

Era berean, Aldundiak argibideak emon ditu BFA/EJ Makina-erremintako Gela garatzeko asmoz Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatearen, Makina-erremintako Fabrikatzaileen Elkartearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sinatuko dan lankidetza hitzarmen zientifiko, teknologiko eta heziketakoari buruz.

Ekonomia eta Ogasuneko batzordearen batzar horren azkenengo aztergaia EH Bildu Taldeak Ekonomia Sustatzeko Diputatuari egindako batzorderatze-eskea izango da, hain zuzen be Diputatuak argibideak emon dagizan Azpiegiturak merkataritza foru sozietatean“langile bat lanera ez doana baina hilero bere ordainsaria jasotzen duena” egotearen inguruan, horixe salatu dabe-ta bertako langileek hedabide baten.

Lotutako artxiboak: