Aurreko Albisteak

27 zuzenketa-eske aurkeztu jakoz Bizkaiko 2015. urteko aurrekontuen foru arau proiektuari

Registro presupuestos

Bilbon, 2014ko abenduaren 1ean

Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzarkide-Taldeek guztira 27 zuzenketa-eske aurkeztu deutsiez Bizkaiko 2015. urteko aurrekontuen foru arau proiektuari. Aurrekontuak daborduko izapidetzen dagoz Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aurkeztu diran zuzenketa-eske guztietatik batek, EH Bildu taldeak aurkeztutakok, aurrekontuak Foru Aldundira itzultzea eskatzen dau.

Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ) zatizko zuzenketa-eske bi aurkeztu ditu, Socialistas Vascos Taldeak (PSE) 15 zuzenketa-eske aurkeztu ditu, Bizkaiko Talde Popularrak (PP) 9 zuzenketa-eske eta EH Bildu Taldeak bakarra, arestian esan dogun osotasunezkoa hain zuzen.

Zuzenketa-eskeak aurkezteko epea gau goizean 10:00etan amaitu da. Hurrengo pausoa izango da Batzar Nagusien Mahaiak zuzenketa-eskeok aztertzea eta ikustea ea osotasunezkotzat jo leiteken beste zuzenketa-eskeren bat ete dagoan; aurrekontuak izapidetzeko hurrengo pausoa osotasunezko zuzenketa-eskeei buruzko Osoko Batzarra izango da. Osotasuneko zuzenketa-eskerik onartzen ez bada, zatizko zuzenketa-eskeak Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean eztabaidatuko dira eta, azkenik, batzordetik urten dauen Erespena Osoko Batzarrean eztabaidatu eta bozkatuko da.

Lotutako artxiboak: