Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDA: azaroak 28. Nekazaritzako Diputatu andrearen batzorderatzea eskatu dabe, kurumino asiarraren eta prozesionariaren izurritearen aurkako kanpainaren argibideak emon dagizan

Batzar Nagusien Nekazaritza eta Ingurumeneko Batzordea barikuan, azaroaren 28an, batuko da, Bizkaiko Talde Popularrak (PP) aurkeztutako lau ekimeni buruz eztabaidatzeko. Talde horren eskariz, Irene Pardo Nekazaritzako Diputatu andrea batzorderatu egingo da pinuaren prozesionariaren izurritearen aurkako kanpaina martxan jarri izanaren ingurukoak azaltzeko, eta kurumino asiarraren “izurritea”ren egoerea 2014. urtean zein dan argitzeko.

Era berean, PP alderdiak arauz besteko proposamen bi aldeztuko ditu. Lehenengoan, eskatu egin gura jako Foru Aldundiari Bizkaian dagozan kortak —ganaduak bazkatzeko bedarleku biribil antzekoak— aztertu eta babesteko proiektuak “sustatu eta diruz lagundu dagizala” eta eskatu deiola Eusko Jaurlaritzari ondasun kultural izendatu dagizala balio historiko eta interes gehien daukien kortak, “euskal herriaren bizimodua ezagutarazteko eremu garrantzitsu diran heinean”.

Beste arauz besteko proposamenaren bitartez, eskatu egin gura jako Foru Aldundiari Bizkaiko “udaletara jo dagiala” aztertzeko ea jarri leitekezan gure udalerrietako parke eta lorategietan bertoko zein kanpotik ekarritako zugaitz espezierik interesgarrienei buruzko izena, ezaugarriak eta jatorri geografikoa bilduko leuken seinaletika bateratua euskeraz eta gaztelaniaz.

Lotutako artxiboak: