Aurreko Albisteak

Hasi da 2010eko aurrekontuen ganeko eztabaidea

Batzorde baten irudia

Diputatu bakotxak bere Sailaren aurrekontua azaltzeko izandako batzorderatze horren ostean, Batzarkide-Taldeek 15 laneguneko epea izango dabe 2010ko aurrekontuei buruzko zuzenketa-eskeak aurkezteko.

Zuzenketa-eskeetarako epe hori igarota, Mahaiak aztertu egingo ditu aurkeztu diranak eta osotasunezkoak eztabaidatzeko Batzar Nagusirako deia egingo dau, abenduan izango dana.


Behin Batzar Nagusi hori eginda, eta hala bajagoke, zatizko zuzenketa-eskeak eztabaidatzeari ekingo jako, lehenengo Ogasun eta Finantzetako Batzordean eta gero, seguruenik abenduaren azkenera aldera, beste Batzar Nagusi baten.