Aurreko Albisteak

BATZAR NAGUSIEN AGENDA: AZAROAK 6. Batzar Nagusiek onartutako proposamenen betetze-mailari buruzko argibideak emongo ditu Aldundiak

Bilbon, 2014ko urriaren 31ean

Lehendakaritzako Foru Diputatuak, Unai Rementeria jaunak, batzorderatzea eskatu dau Batzar Nagusietan, Gernikan 2013ko apirilaren 24an Batzar Nagusiek onartutako arauz besteko proposamen bati men egin eta Batzar Nagusietan onetsitako ekimenak zenbateraino bete izan diran azaltzeko.

Iraskunde-Batzordearen bilera berean beste sei batzorderatze-eske gauzatuko dira, baina horreek Batzarkide-Taldeek eskatutakoak. Socialistas Vascos Taldeak (PSE-EE) hiru ditu aurkeztuta, ondorengoei buruzko azalpenak eskatzeko: "opor fiskalak" deritxenen ondoriozko isunari aurre egiteko Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean lortutako akordioari buruz; Basaurin dagoan EDESA enpreseak dauen egoereari buruz; eta Ahaldun Nagusiak irailaren 30eko Osoko Bilkuran zerga iruzurrari loturiko kasuen inguruan egindako adierazpenei buruz. Azken gai horri buruz beste batzorderatze-eske bat be badago, EH Bildu Taldearena, eta biak dagoz José Luis Bilbaori zuzenduta.

Bizkaiko Talde Popularrak (PP), bere aldetik, batzorderatze-eskea aurkeztu deutso Ahaldun Nagusiari, argipideak emon dagizan “Bizkaiko Foru Aldundiaren eta HABIDITE enpresearen arteko hitzarmenak betetearen inguruko erreklamazinoa baztertzeko Foru Aldundiak hartutako erabagia ezeztatuz” Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2014ko urriaren 9an emoniko ebazpenari buruz. Era berean, Unai Rementeria Aldundiaren bozeroaleari eskatzen deutsie azaldu dagiala BiscayTIKek BK23 Komunikazioa S.L. enpreseari 2013. urtean adjudikatu eutsan kontratu publikoa.

Beste alde batetik, PPren arauz besteko proposamen bat eztabaidatuko da Batzordean, Foru Aldundiari eskatzeko “aztertu dagiala eta, azterketa ostean ondo baderitxo, garatu dagiala sistema informatikoa, zeinen bitartez batu, deskribatu eta indexatu egingo diran Aldundiari eta Aldundiko Sailei idatziz —erregistroan aurkezturik— bideratutako kexa-, denuntzia- eta eskari-idatziak, Foru Sail guztiek idatzion barri behingoan izan daien eta, bakotxari joakozan ahalmenen barruan, eraz eta denporaz erantzun ahal izan daien”. Ganera, eskatzen dabe be Batzarkide-Taldeek informatikoki kontsultatzeko moduan egon daitezala.

Lotutako artxiboak: