Aurreko Albisteak

Enkarterrietako Museoaren egitaraua 2009/2010

Enkarterrietako Museoa

Museoaren arduradunek ikusturte honetarako prestatu deuskuen barrikuntzarik interesgarriena Barakaldoko historia eta ondareari buruzko erakusketea da. Eleizate horren sorrerearen urteurrenagaz bat egin eta erakusketa berezia prestatu da aurreko ikerketetan oinarrituta, Ezkerraldearen eta Enkarterriaren bilakaeran udalerri horren ibilbide historikoa aztertuz.


Proposamen horreez gain, Enkarterrietako Museoak orain arte antolatu izan dituan ekintza didaktikoak be aurkeztuko ditu, umeei beren beregi zuzenduak, esaterako:

- Historiaurreko tailerra, harrizko lanabesak, sua eta kobazuloetako horma-margoak egiten ikasteko.


- Ertaroko tailerra, arte erromanikoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko, eleiza bat eginez, eta idazkera gotikoaren hastapenak ikasteko.


- Bizi zure kontua. Kontu tradizional baten oinarritutako eszenografiaren barruan ikaslerik txikienek kontuaren protagonista moduan parte hartzen dabe, gure arbasoen bizimodua zelangoa zan ikasiz.

- Munstroak sortzen. Lurraldeko eleiza, komentu eta ermitetan barra-barra agertzen diran animalia, munstro eta izaki fantastikoen ganean Enkarterrietako Museoak egindako azterketa eta erakusketan oinarritutako ekintza.

- Kontu-kontari. Martxoko asteburuetarako programatutako ekintza da, oso arrakastatsua izaten dana. Zenbait kontu-kontari joaten da Museora, umeei kontuak kontatzera.


- Pobaleko burdinoleagaz batera egindako ekimena da. Burdinaren mundura eta horren inguruko gizartera hurreratzeko Museoak eta El Ponbaleko burdinolak elkarrekin batera antolatuta, Museoaren erakusgela batzuk eta aitatutako burdinola bisitatuko dira.

- Barrikuntza moduan, Enkarterrietako Museoak Bizkaiko eta Enkarterriko antolaketa politiko administratiboa ezagutuazo nahi deutse DBHko eta Batxilergoko ikasleei. Horretarako, bada, ikasleak batzarkide izango dira egun batez eta batzarrak, eztabaidak eta aztertutako gaiak zelangoak diran ikusiko dabe.