Aurreko Albisteak

AGENDA: urriak 10. EH Bildu taldeak batzorderatzeko eskatu deutso Garamendi Diputatuari, argibideak emon daizan Metro Bilbaoko aparteko lan-orduez eta Mundobasketen banatu ziran Barik txartelez

Bilbon, 2014ko urriaren 9an

Herri Lan eta Garraioetako Batzordea bariku honetan, urriaren 10ean, batzartuko da, Bizkaiko garraio publikoaren inguruko zenbait gauza eztabaidatzeko. EH Bildu Batzarkide-Taldeak batzorderatzeko eskatu deutso Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioetako Foru Diputatu andreari, argibideak emon dagizan Metro Bilbaon aparteko orduak neurri barik metatu izanari buruz eta Mundu Basketa dala-ta Garraio Txartel Ba-kar-tzat erabilteko moduko Barik txartelak banatu izanari buruz.

PP alderdiak aurkeztutako Arauz Besteko Proposamen baten eskatzen da 2015. urterako garraio publikoaren eta bidesarien tarifak izoztea. Talde horren aburuz, azken hiru urteetan izaniko prezioen igoerearen ostean, “Aldundiak zeozer egin leike herritarren ongizatean laguntzeko” ze “herritarren poltsikorako jasangaitzak diran egoerak gertatzen dira oraindik orain krisialdi ekonomikoaren eraginez”.

Bizkaiko Talde Popularrak (PP) beste ekimen bat aurkeztu dau, Arauz Besteko Proposamena hori be, Bizkaiko Batzar Nagusiek Metro Bilbaori eskatu deioen “egin beharrekoak egin daizala geltokien kanpoaldean ordutegien komunikazino-letreroak jarteko eta nasetan, kartelen bitartez zein megafoniaz, gitxi gora beherako atzerapenen barri emoteko”.

Lotutako artxiboak: